Denonerrealari laguntza emateko aukera dago Etxe-Zurin

uztarria 2005ko eka. 7a, 16:06

Batzar nagusira joango ez diren akziodunei "Denonerrealaren ordezkaritzetan" delegatzeko aukera emango zaie

Akzio-agiriak Etxe-Zuri tabernan uzteko eskatu dute, "Denonerrealekoei laguntza emateko"

Miguel Fuentes, Realeko jokalari ohiak zuzentzen duen Denonerrealari laguntza eskaintzeko aukera dute Azpeitiko Realeko akziodunek.

Ekainaren 30ean akziodunen batzar nagusia antolatu du Realak. Hori dela eta, joango ez diren akziodunei, euren akzioak "Denonerrealeko ordezkaritzetan" delegatzeko aukera eskainiko die, "akziodun guztion iritzia eta erabakia ordezkatua izan dadin".

Horretarako Realak etxera bidalitako akzio-agiria Etxe-Zuri tabernan utzi beharko da, gaurtik (asteartetik) ekainak 25a arte.