Gune naturalen katalogoa

Urola Kostako Hitza 2005ko eka. 7a, 15:06
Azpeitiko ingurune naturalen katalogoa.

Azpeitiko ingurune naturalen katalogoa aurketzu zuten atzo; bertan herriko hainbat bazterren datuak eta kokapena zehazten dira

Herriko liburudendetan dago salgai, 10 eurotan

Azpeitiko ingurune naturalen katalogoa aurketzu zuten zapatuan udaletxean. Azpeitiko Udalak eskatuta, Joserra Diezek eta Estibalitz Sarrionandiak egin duten katalogoan, herriko hainbat ibai, baso, azalera handiko eremu eta interes handiko guneak ageri dira. Leku bakoitzaren inguruko zehaztapenak emateaz gain, leku bakoitza non dagoen zehazten duen plano bat ere badu katalogoak, "herritarrek erraz aurki ditzaten". Joserra Diez, katalogoaren egileak dioenez, "batez ere kontsulta liburu bat da, eta hainbat guneren ezaugarriak ematen ditu".

Katalogoan leku bakoitzaren argazkiak sartu dituzte, herriko paisaiak ikusi ahal izateko. Katalogo honek bi helburu ditu: batetik, herritarrei Azpeitiko altxorren berri ematea, eta, bestetik, bertan agertzen diren mendiek, ibaiek, basoek, eta leku guztiek babes berezia lortzea herriko planeamenduaren baitan. Julian Eizmendik, Azpeitiko alkateak esan zuenez, "2001ean hasitako prozesuaren hirugarren mugarria da. Katalogo honek babestu behar diren ingurumen altxorrak ezagutarazteko balio du". Pello Agirre AR Corrugados enpresako kideak gaineratu zuenez, "kontzientzia sendotzen jarraitzeko tresna da".

Herriko liburudendetan egongo da salgai, 10 eurotan.