Erdi Kaleko etxe bat erortzear dago

Uztarria.eus 2005ko eka. 3a, 13:06
Erortzear dagoen etxea, makina batekin helduta dago.

Alboko etxea egiteko lurrean behera zuloa egin dute, eta etxearen horma pitzatu egin da

Erdi kalearen zati bat itxita dago goizetik

Erdi kalean etxe bat erortzen ari da. Gaur goizean gertatu da: aldamenean etxeak egiten ari dira (aurreko etxe zaharrak karnabalen aurretik bota zituzten), eta lur zoruan zimentatzeko zuloa egin dutenean, horma pitzatu eta mugitu egin da. Une honetan makina batek heltzen dio hormari, eta Erdi kalearen zati bat itxita dago.

Eraikinean lagun bat baino ez da bizi, baina ezbeharra gertatu den unean ez zen etxean.

Makina kendu eta horma botatzeko lanak egitea "oso zaila" izango dela adierazi dute langileek. Izan ere, segurtasun txikia dago langileentzat, eta une batetik bestera etor daiteke horma behera.