Ibilaldia 2005era joateko autobusak antolatuko ditu Ikasberri Azpeitiko Ikastolak

Uztarria 2005ko mai. 25a, 19:05

Durangon izango da Bizkaiko Ikastolen aldeko festa nagusia Emon bostekoa lelopean

Autobusa 09:00etan aterako da anbulategi aurretik

Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolen alde antolatu da aurten Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko eguna. Emon bostekoa leloa jarri diote.

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusak jarriko ditu, bertara joan nahi dutenentzat, 6 euroren truke. Goizeko bederatzietan aterako dira anbulategitik. Durangotik, berriz, arratsaldeko zazpietan aterako dira etxera itzultzeko.

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenek 943 151246 telefono zenbakira deitu behar dute.