Elkartasun Eguneko zozketako zenbaki sariduna 1.265a da

Uztarria 2005ko mai. 25a, 18:05

Egunean bertan ziren egitekoak, baina atzeratu eta atzo egin zuten

Bigarren zenbaki sariduna, 936a da

Elkartasun Egunean bi sari zozketatzen ziren: batetik "landetxe batean bi pertsonentzako asteburua", eta bestetik, "bi pertsonentzako zirkuitoa eta bazkaria Zumaiako Talason".

Zozketa atzo egin zuten, eta zenbaki sarituak hauetxek dira: Landetxera asteburua, 1.265 zenbakia duenak irabazi du, eta Zumaiako Talasora joateko aukera, berriz, 936 zenbakia duenak.

Ordezko zenbakiak ere atera dituzte, badaezpada, zenbaki sarituen jabeak aurkezten ez badira ere. Lehenengo ordezkoa 157a da, eta bigarrena 312a.