Azpeitiko VI. Erremonte Txapelketa antolatu dute

uztarria 2005ko mai. 19a, 18:05

Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira partidak, ostiralero, 22:30ean

Maiatzaren 20an hasi eta uztailaren 1ean amaituko da txapelketa

Azpeitiko Udalaren Kirol Batzordeak jakinarazi duenez, bihar (ostirala) emango zaio hasiera Azpeitiko VI. Erremonte Txapelketari. Sei bikotek hartuko dute parte.

Ohi den moduan, partidak Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira, ostiraletan, 22:30ean hasita. Kanporaketak maiatzaren 20tik ekainaren 24a arte iraungo dute, eta finala uztailaren 1ean jokatuko da.

Hauek dira parte hartuko duten pilotariak:

A taldean

Bereziartua-San Miguel

Agirresarobe-Jon

Zalakain-Badiola

B taldean

Iribarren-Agirrezabala

Matxin III-Gaztelu

Aizpurua II-Urko

Bihar bi partida jokatuko dira: Lehendabizikoan, Bereziartua-San Miguel bikotea Agirresarobe-Jon bikotearen aurka. Eta bigarrengoan, Iribarren-Agirrezabala, Matxin III-Gazteluren aurka.