Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du Trenaren Euskal Museoak

uztarria 2005ko mai. 18a, 18:05

Lokomotora bereziak jarriko dituzte martxan

Igandean 10:30ean hasita 13:30ak bitartean izango da

Museoen Nazioarteko Eguna gaur (asteazkena) bada ere, Trenaren Euskal Museoak igandean ospatuko du, trenen programazio berezia eskainiz. Ohiko zerbitzuetan erabiltzen ez diren lokomotorak jarriko dituzte martxan igandean:

  • 1920ko Babcock & Wilcox lurrun garabia
  • Espinal lurrun lokomotora, 1887an egina
  • Portugal lurrun lokomotora, 1913an egina
  • Euzkadi lurrun lokomotora, 1920koa
  • Alsthom 1.003 lokomotora diesela, 1965koa

Goizeko 10:30ean hasita eta 13:30ak bitartean, Babcock & Wilcox lurrun garabiak eta Espinal-ek "mota guztietako maniobrak" eskainiko dituzte. Besteak, berriz, eguneko ibilaldietan erabiliko dira. Hauek izango dira ordutegiak:

  • 11:00etan, Alsthom lokomotorarekin
  • 12:00etan, Portugal lokomotorarekin
  • 13:00etan, Euzkadi lokomotorarekin