'GazteNEK, Nekazari Gazteentzako plana' aurkeztuko da Azpeitian

uztarria 2005ko mai. 13a, 19:05

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Foru Aldundiek sortu dute

Euskal nekazari gazteei laguntza ematea du helburu

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Foru Aldundiek GazteNEK, Nekazari Gazteentzako plana sortu dute, "euskal nekazari gazteei laguntzeko neurriak koordinatu eta sustatu" asmoz.

Lehen sektoreari indarra emateko "mila gazte gutxienez" bildu nahi dira: "Ustiategietan belaunaldi gazteen aldeko apustua egiten du planak, Euskadiko Lehen Sektoreak bizirik jarraitu ahal izateko".

Ekimena ezagutarazteko hitzaldi batzuk antolatu dira eskualdeka, eta horietako bat Azpeitian izango da, maiatzaren 17an (asteartea), 11:00etan Nekazal Bulegoaren bilera aretoan. Hitzaldiak MENDIKOI, "Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko bitarteko erakunde publikoko teknikariek" eskainiko dute.