Soreasuko proiektuak puntuz puntu azalduta

uztarria 2005ko mai. 10a, 18:05
'Habemus' proiektuaren irudietako bat.
  • Kulturgunea egiteko aurkeztu diren zortzi proiektuen inguruko azalpenak jaso dira
  • Erakusketak maiatzaren 12a arte iraungo du

Soreasuko kulturgunea egiteko zortzi proiektu aurkeztu ziren, eta udaletxe azpian erakusketa jarri zuen Udalak, herritarrek ikusteko aukera izan zezaten. Jarraian zortzi proiektuak izenez eta azalpenekin.

MSK&KLTR

Obra bi fasetan egitea aurreikusten du: aurrenekoan auditoria eta bigarrengoan eraikin osoa eta inguruko urbanizazioa.

Kale irekita

.500 lagunentzako auditorioa aurreikusten du, jatetxea eta kafetegia ere baditu, eta lur azpiko 102 aparkaleku, besteak beste. Eraikitako 4.641 metro karratu ditu, erdian patioarekin.

Habemus

Soreasurako sarrera-irteerak eta 156 etxebizitza egitea proposatzen du. Auditoriorako 4.814.835 euroko aurrekontua du, eta beste kultur ekitaldietarako eraikinerako 3.012.723 eurokoa. Lur azpiko 360 aparkaleku ditu.

Winterlong

Lur azpiko 126 aparkaleku. Eraikinean hiru gune banatzen ditu batik bat: auditorioa, arte eszenikoena eta plastikarekin lotutakoena.

Ikatz

.556 lagunentzako tokia duen auditorioa eta erabilera anitzeko 14 gela ditu, besteak beste. 4.618.183 euroko aurrekontua du. Autoentzako aparkalekuak bi solairutan egingo dira.

Tarteka

Bi fasetan egiteko proiektua da: lehen fasean, 545 gehi 140 lagunentzako auditorioa eta erakusketa aretoa egingo dira. Bigarrengoan, gainontzeko kultur jardunetarako lokalak. Lur azpiko 63 aparkaleku ditu.

Hamaika topagune

Hiru fasetan egingo da, lehenengoan auditorioa (aurrekontua 2.899.536 eurokoa), bigarrengoan ekipamendu soziokulturalak (4.447.788 euro) eta hirugarrengoan ingurukoa (8.797.614 euro).

Dark side of the moon

Kafetegia, auditorioa, argazkilaritza eta grafikagintzako tokiak; erabilera desberdinetarako gelak; dantza, musika eta antzerkirako ikasgelak; eta gela desberdinak aurreikusten ditu solairu desberdinetan banatuta. Sotoan, lur azpiko aparkalekuak egingo dira.