Udan ingeles udalekuak Ikasberri Ikastolan

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 25a, 17:04

Apirilaren 29a arte eman daiteke izena Enjoy English udalekuetan parte hartzeko (urola-kostakohitza.info)

Udako oporraldietarako, udaleku irekiez gain, aurten Enjoy English ingeles udalekua izango da Ikasberri Azpeitiko Ikastolan, ekainaren 29tik uztailaren 26ra bitartean.

Enjoy English programa Ikastolen Elkartearen Eleanitz proiektuaren baitako eskaintza da. Monitoreek ingelesa dute ama hizkuntza (ez euskaraz eta ez gazteleraz ez dakite) eta haietaz gain ikastolako ingeleseko irakasle bat izango da koordinatzailea.

Parte hartu nahi duten ikasleak 10-15 laguneko bi taldetan banatuko dira adinaren arabera: A taldean, 5, 6 eta 7 urtekoak, eta B taldean, 8, 9, 10 eta 11 urtekoak.

Saioak goizetan izango dira, 09:00etatik 13:00etara. Interesa duen edonork Ikasberri ikastolako idazkaritzan edo 943 151246 telefonora deituz eman dezake izena. Udalekuaren prezioa 280 euro da, eta izena emateko epea apirilaren 29ra arte da. Informazio gehiago nahi duenak "lasai" deitu dezake ikastolara.