Futbito txapelketari buruzko web gunea sortu du Azpeitian Gazteok Zer!? taldeak

uztarria 2005ko api. 20a, 15:04

Taldeak, ordutegiak, foroak... aurki daitezke bertan

Azpeitian Gazteok Zer!? taldeak futbito txapelketa antolatu du, urtero egin ohi duen bezala. Baina, aurtengo honetan horrez gain web gune bat ere sortu dute.

www.agzfutbito.tk web gunean ekimenari buruzko informazioa aurki daiteke, taldeak eta ordutegiak esaterako. Baina, ez hori bakarrik. Inkestak, foroak, eta albisteek ere euren lekua dute.