Hauteskunde emaitzak igande gauean uztarria.com-en, astelehenean 'Hitza'-n

Uztarria 2005ko api. 16a, 16:04
  • Uztarria.com-ek Azpeitiko emaitza orokorrak sartuko ditu, mahaietakoak, adierazpenak...; 'Urola Kostako Hitza'-k bost orrialde egingo ditu hauteskundeez
  • Bien helburua: informazioaren erreferentzialtasuna lortzea

Bihar (igandea) EAEko hauteskundeak direla eta ( Uztarria ), uztarria.com-ek eta Urola Kostako Hitza-k ahalegin berezia egingo dute, lan egingo dutelako. Bien helburua: informazioaren erreferentzialtasuna lortzea.

Uztarria.com-en igande gauean bertan sartuko dugu informazioa, ahal den azkarren:

—Azpeitiko emaitzak.

—Herriko bozka guneetako emaitzak.

—EAEkoak (informazioa osatzeko).

—Herriko politikoen adierazpenak...

Uztarriak 2003ko udal hauteskundeetan zenbaki berezia atera zuen astelehenean, lau orrialdekoa, Azpeitiko emaitzen berri zabal emanez. Bihar uztarria.com-ek eta Urola Kostako Hitza-k beteko dute funtzio hori (Urola Kostako Hitza-ren enpresako bazkideetakoa da Uztarria Kultur Koordinadora).

Gure eskualdeko Hitza astelehenean argitaratu egingo da, ohi ez bezala, eskualdeko emaitzak ematearren. Bost orrialde egingo dituzte:

—11 herrietako emaitzak, eta eskualdeko batura.

—Herri batzuetako bozka guneetako emaitzak, tartean Azpeitikoak (herri denetan ez dago gune bat baino gehiago).

—EAEko orain arteko hauteskunde denetan eskualdean alderdiek lortutako emaitzen taula.

—EAEko hauteskundeetako emaitzak (informazioa osatzeko).

—Eskualdeko politikoen adierazpenak.

—Eguneko kronika...

Beste bost Hitzek ere lan egingo dute bihar, eta astelehenean etxeetan izango dira.

Urola Kostako Hitza jasotzeko, 943 30 43 46 telefono zenbakira deitu besterik ez da egin behar.