Inauterietako argazki lehiaketako sari banaketa

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 8a, 19:04

Angel Olabarriakirabazi du XXVI. Juan Antxieta lehiaketako lehen saria (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Argazki Elkarteak XXVI. Juan Antxieta argazki lehiaketako sokamuturraren eta inauterien inguruan egiten da irabazleen berri eman du, eta bihar izango da sari banaketa, 12:00etan, Betharrametan.

Saritu guztiak azpeitiarrak izan dira. Lehiaketara 16 parte-hartzaile izan dira eta 94 argazki aurkeztu dituzte. Angel Olabarriak jasoko du lehen saria, bigarrena Juan Joxe Agirrek, hirugarrena Joxe Antonio Zabalak, laugarrena Javier Ruiz de Larrinagak eta bosgarrena Iñaki Etxenagusiak. Inauteri giroa egokien jasotzen duen argazkiarentzako Iñaki Joaristi Altzarte sari berezia, berriz, Javier Ruiz de Larrinagak jasoko du.

Bihar egingo dute sari banaketa, 12:00etan, Betharrametan. Horrekin batera, aurkeztutako argazkien erakusketa irekiko dute apirilaren 23ra arte. Asteburuetan 12:00etatik 14:00etara bitartean egongo da zabalik, eta astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.