Lau ikastaro berri antolatu dituzte Zapo Txokon

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 5a, 19:04

Makillajea, jazz dantza, eneagrama eta Tai Chi ikastaroak antolatu dituzte

Apirila, maiatza eta ekainerako lau ikastaro berri antolatu ditu Udaleko Gazteria Sailak Zapo Txoko gaztelekuan. Makilaia eta azalaren oinarrizko zainketa, Jazz dantza, Eneagrama 2 eta Tai Chi dira antolatu dituzten ikastaroak.

Jazz dantzarako izena asteazkena baino lehen eman behar da, eta gainontzeko ikastaroetarako, berriz, izen-emate epea apirilaren 12an bukatuko da. Izena, Zapo Txoko gaztelekuan bertan eman daiteke edota 943 157161 telefono zenbakira deituta; astelehenetik larunbatera, goizez 08:30etik 13:00etara eta arratsaldez 16:30etik 19:30era.

Makillaje ikastaroa hamar ordukoa da, bi egun eta ordutegi daude aukeran: astelehenetan, 17:30etik 19:30era eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara. Zapo Txoko gaztelekuan izango da. 30 euro kostako da ikastaroa bakarrik eta 55 euro makilatzeko kit osoa eta ikastaroa.

Jazz dantza ere hamar orduko ikastaro trinkoa da, hau ostiraletan 17:30etik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara izango da. Ikastaroa 25 euro kostako da eta 20 euro gazte, ikasle edo langabeziko txartelarekin.

Tai Chia berriz

Aurreko hiruhilekoan bezalaxe, Tai Chi ikastaroa asteartetan emango da Zapo Txokon 10:30etik 12:30era artean. 26 ordukoa da hau. 55 euro kostatzen da eta gazte, ikasle eta langabezi txartelarekin 48 euro.

Eneagrama 2 ikastaroaren egunak oraindik zehaztu gabe dituzte antolatzaileek, baina asteburuan izango direla iragarri dute, Sindikatu Zaharrean, larunbatean 10:00etatik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 15:00etara. 26 ordukoa da eta 55 euro kostako da; aldiz, ikasle, gazte eta langabezi txartelarekin 48 euro.