Kiroldegia itxita egongo da zapatu arratsaldean

uztarria 2005ko mar. 18a, 18:03
  • Trikiti jaialdia dela eta, itxi egingo dutela jakinarazi du Udalak
  • Igerilekua ere arratsaldeko seietatik aurrera Maratoi-erdiko lasterkarientzat bakarrik egongo da zabalik

Udalak, biharko (martxoak 19) antolatu diren bi ekitaldi nagusiak direla eta, honako hau eman du jakitera:

Batetik, kiroldegian Trikiti jaialdia antolatu denez, arratsaldean itxita egongo da.

Bestetik, Maratoi-erdia dela eta, igerilekua 18:00etatik aurrera parte hartzaileentzat soilik egongo da zabalik, "dutxa zerbitzua" eskaintzeko.