Manifestazio isila Azpeitiko 18/98+ ekimenak deituta

Azpeitiko 18/98+ ekimena 2005ko mar. 17a, 13:03
  • Bihar (ostirala, martxoaren 18an), 19:30ean abiatuko da Azpeitiko plazatik
  • Eskubide zibil eta politikoen alde egiteko asmoz deitu dute, eta 33 eragileren babesa izango du

Manifestazioaren helburua 1998tik aurrera Euskal Herriko eragile ezberdinen aurka egindako erasoei gizarte guztiak batera erantzutea da. Otsailean aurkeztu zen Azpeitiko 18/98+ ekimena. Orduan, parte hartzen duten taldeen artean adostutako manifestua irakurri zuten. Manifestu horretan, besteak beste, azkenengo 7 urteetan eragile ezberdinek jasan dituzten erasoak, eta ondorioz egindako 200dik gora atxiloketa salatzen dira. Horrez gain, Euskal Herriaren alde lan egitea delitu ez dela ere aldarrikatzen da. Manifestuak eta biharko manifestazioak, Azpeitiko eragile ugariren babesa jaso du. Hona atxikimendua emandako taldeen zerrenda:

Habea (herri plataforma), Batasuna, EA, LAB, ELA, EHNE, Orkatz Kultur Elkartea, Askatasuna, Segi, Etxerat, EHE, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Uztarria Herri Aldizkaria, AEK, Bilgune Feminista, Izarraizpeko Sorginak, Azpeitiko Euskal Presoak Euskal Herrira Topagunea, Azpeitian Gazteok Zer?! gazte asanblada, Kale Gorrian gazte kolektiboa, IA, Iraurgi Saskibaloi Taldea, Lagun Onak Mendizale Elkartea, Lagun Onak Futbol Taldea, Lagun Onak Txirrindulari Elkartea, Ikasberri Kirol Elkartea, Ilunpe Pilota Elkartea, Nuarbe Sokatira Taldea, Azpeitiko tabernarien elkartea, Lakrikun antzerki taldea, Urola ikastolako langile talde bat, Karmelo Etxegarai ikastolako langile talde bat, Iraurgi ikastetxeko langile batzordea eta langile talde bat, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako batzordea.