'Irudi artean irakurtzen' izena du Literatuztaren zenbaki berriak

uztarria 2005ko mar. 15a, 18:03
  • 12 lagunek hartu dute parte 5. zenbakian
  • Robert Frankek eginiko irudi bat erabili dute idatziak egiteko

Literatuztak kaleratu du 5. zenbakia, eta bazkide eta harpideen artean banatu du. Irudien artean irakurtzen izenburua jarri diote taldekoek. 12 lagunek hartu dute parte oraingoan.

Robert Frank artistaren irudi bat hartu, 12 zatitan egin eta parte hartzaileen artean banatu dute eurek ezer jakin gabe. Irudi batetik beraz 12 idatzi sortu dira zenbaki honetan.

Zakuan atalean Bernard Plossu argazkilariak Robert Franki behin eginiko elkarrizketa baten zatia berreskuratu dute, eta egin dituen irudi batzuk erakutsi.

Eklipse kultur dendan eta Uztarriako egoitzan eros daiteke euro batean.

Aurkezpena

Literatuzta Taldeak zenbaki honen aurkezpen gisa Urruzuno lehiaketako irabazleek eskainiko duten emanaldia antolatu dute. Zapatuan, martxoak 19, izango da Aitonena I-eko aretoan, 19:00etan.