Imanol Arregi 'Iturbide' omenduko dute trikiti jaialdian

uztarria 2005ko mar. 14a, 16:03
  • Loiolatarrarekin batera Kepa Arrizabalagak jasoko du EITBren omenaldia
  • Martxoaren 19an izango da, kiroldegian, 19:00etan

Imanol Arregi Iturbide eta Kepa Arrizabalaga panderojoleak omenduko ditu EITBk trikiti jaialdian. Martxoaren 19an, San Jose egunean izango da arratsaldeko zazpietan hasita, kiroldegian.

Arregi Loiolan jaio zen Iturbide baserrian, 1935ean. Familiatik datorkio trikitiarekiko zaletasuna, eta panderoarekin hainbat plaza egin izan ditu; baita diskoa grabatu ere. Laja, Epelde, Enrike Zelaia, Auntxa, Martin, Zendoia, Zabale, Tapia eta beste hainbat izan ditu lagun trikitilariak. Arrizabalaga Zitzez soinulari handia zenaren semea da, eta plaza asko egin ditu horrek ere.

Jaialdian bi omenduen inguruko irudiak ikusteko aukera izango da. Horrez gain, dantzariak eta, nola ez, trikitilariak ere ikusi eta entzungo dira: Laja eta Landakanda, Epelde, Zabale eta LarraƱaga, Astiazaran anaiak, Agurtzane eta Jon Elustondo, Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza, Roberto Etxebarria eta Irungo Txorimaloak taldeak.

Iaz Esteban LarraƱaga omendu zuten, eta elkarrizketa egin genion. Irakurri hark esandakoa