Zerbitzuen atala indartu du uztarria.com-ek

uztarria 2005ko mar. 11a, 18:03

Telefonoak, autobusen ordutegiak eta farmazien datuak jarri dira

Telefono zenbakiak, autobusen ordutegiak eta farmazien datuak gehitu dira uztarria.com-eko Azpeitia atalean. Era honetan Azpeitiko zerbitzuen eskaintzen berri eman nahi da.

Uztarria.com-ek aurrea begira ere atal hori indartu nahi du, eta ahaleginak egingo ditu informazioa osatzen joateko.

Bestalde, datuetan okerren bat ikusiz gero, zuzenketak egitea eskertuko luke, zerbitzu egoki bat emateagatik.