Txikienentzat ekitaldiak Pazko Astean

Urola Kostako Hitza 2005ko mar. 11a, 17:03

Zapo Txokoko eta bi ludoteketako ekitaldietarako izen-ematea ireki dute (Urola Kostako Hitza)

Pazko Astean, martxoaren 29tik apirilaren 2ra, Zapo Txokok VI. Gaste Astea eta Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketakoek ekitaldiak eta irteerak antolatu dituzte.

Gazte Astean ekitaldi solteetan eman daiteke izena ikastetxean edota Zapo Txokon, eta martxoaren 18ra arte da izen-ematea. Lekunberrirako eta Gasteizerako irteeretarako Zapo Txokon ordaindu behar da, eta plaza kopurua mugatua denez, izen-emate ordena errespetatuko dute.

Ludoteketako ekitaldietarako izen-ematea hilaren 18ra artekoa da. Izena Iturritxikin edo Txiki Txokon eman behar da. Kasu honetan ekitaldien programa osoa ordaindu beharko dute: ludotekan bazkide direnei 12 euro kostako zaie, eta gainontzekoei 15 euro. Zarautzerako irteera ez beste ekitaldi guztiak arratsaldez egingo dira, 16:00etatik 19:00etara.