Larunbatean ere plataformen alde sinadura emateko aukera izango da

uztarria 2005ko mar. 10a, 18:03

Aurreko albistean martxoaren 11 azken eguna zela esaten zen, baina jakinarazi dutenez larunbatean 12:00etan amaituko da epea

Larunbatean 12:00ak arte izango da Aukera Guztiak eta Gipuzkoako Independenteak plataformen alde sinadura emateko aukera.

Astelehenean emandako albistean azken eguna martxoak 11 zela esaten zen, eta Udalak argitu duenez zapatua arte izango da aukera.

Orain arte Aukera Guztiakek 418 sinadura lortu ditu Azpeitian. Gipuzkoako Independenteak plataformak lortutako sinadura kopuru zehatza ez du jakin ahal izan Uztarriak, "gutxi" dituela baino ez.