Uztarria aldizkariak 60. zenbakia ere badu

uztarria 2005ko mar. 9a, 18:03
  • Imanol Lazkanorekin egindako solasaldia da gai nagusia
  • Gaztetxea, Korrikaren 14. edizioa, Enparan... ere izan dira landuak

Uztarriaren 60. zenbakiak Imanol Lazkano Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari ohia du hizpide nagusia. Lazkanok bertsoaren inguruko hausnarketak kontatzen ditu aldizkarian. Gaztetatik "bertsoaren mozkorra" izan dela aitortzen du.

Horrez gain, Azpeitia eta topikoak atala hasi da. Lehenengo topikoa "lasterkazalea" izan da eta aurrerantzean beste batzuk landuko dira.

Azpeitin gaztetxea sortzeko prozesua hasita dago. Horretan diharduen Gaizka Otamendi gaztea Hazparnen izan zen, uztarriak bilduta, bertako gaztetxearen berri izateko.

Beste hainbat gai ere jorratu dira:

  • Klik atalean Enparan Dorretxearen historia aztertu da.
  • Gauez gazteak bikotekidearekin dauden bitartean zelatan ibiltzen den 'begiralea'-ri buruz idatzi eta hori bizi izan duten bikoteen esperientziak jaso dira.
  • Korrikaren 14. edizioaren atarian horri buruzko poema, bertsoa, pasadizoa... idatzi da.
  • Eta abar.

Aldizkaria web gune honetan irakurri daiteke.