'Bailaran' telebista saioa sortu dute Kaito telebistak eta Zarauzko telebistak

uztarria 2005ko ots. 24a, 10:02

Hilean behin eskainiko dute; hileko azken ostiraletan

Urtarrilean hasi ziren Kaito telebista eta Zarauzko telebista elkarlanean eginiko saioa eskaintzen. Bailaran izena du aipatu saioak eta hilean behin emateko asmoa dute.

Tokiko Telebista Digitalaren Espainiako Plan Teknikoak ekarriko dituen ondorioen erantzuna da elkarlana. Izan ere lege hori jartzean Urola Kosta eskualdeak kate digital bat izango du "eskualdeko telebista bat", Iban Bengoetxea zarauztarrak esan duenez.

Bihar, ostirala, eskainiko dute bigarren saioa. Oraingoz, hileko azken ostiraletan emango dute.

Honen guztiaren berri zabala Urola Kostako Hitza egunkariak dakar.