Igandetik asteartera inauteri festak izango dira

uztarria 2005ko urt. 31a, 14:01

Kaldereroen ondoren inauteriak, eta horiekin batera zezenak hiru egunetan

Igaro dira kaldereroak, umore onean eta festa giroan. Kautaren kontzertua entzuten ere, gutxitan gerta ohi den bezala, jende asko egon zen. Festa handiak datoz Azpeitira; laister izango da eleganteen eta mozorro jantzien txanda.

Igandean hasita inauteri festek alaituko dituzte kaleak. Nola ez Elegante egunarekin hasiko dira. Krossa, Artzai-Iñudeak, txaranga eta sokamuturra izango dira egunean zehar.

Astelehenean, besteak beste, zezen txikiak, haur mozorrotuen desfilea eta sokamuturra antolatu dira eguna girotzeko. Eta gauean berriz, helduen mozorro lehiaketa.

Asteartean, azken egunean, sokamuturra eta erremonte partidak egongo dira. Aurtengo inauteriei, urtero egin ohi den zezenaren hiletarekin emango zaie agurra.

Egitaraua

Elegante eguna

  • 9:00etan, Izarraitz Txistulari Taldearen DIANA
  • 10:00etan, KROSSa, maila desberdinetan
  • 11:00etan, DIANA. Udal Musika Banda eta Akademiko haurren eskutik
  • 12:00etan, eleganteen pasiera eta sokamuturra
  • 12:30ean, ITSASI taldearen eskutik ARTZAI-IÑUDEAK eta JUAN DE ANTXIETA MUSIKA ESKOLAREN DOINUAK

NAHIDEKENA TXARANGA Kaleetan zehar.

  • 16:15ean, Idiarena Txistulariak eta Udal Musika Banda
  • 16:30ean, sokamuturra
  • 19:30ean, SUGARRI TXARANGAREN emanaldia kaleetan zehar

Astelehen karnabala

  • 10:00ean, goiz-eresia IZARRAITZ Txistulari taldeak
  • 10:30ean, ZEZEN TXIKIAK ETA PONIAK Enparantza Nagusian
  • 11:00ean, GOIZ ERESIA. Udal Musika Banda eta Akademiko haurren eskutik
  • 12:30ean, haur mozorrotuen desfilea, Erraldoiak, Udal Musika Banda eta Juan de Antxieta Musika Eskolaren partaidetzarekin. Bukaeran buruhandiak Enparantza Nagusian.
  • 16:00etan, UMEENTZAKO JOLASAK ETA PARKE BIKAINAK OLAZKO AMAREN PLAZATXOAN
  • 16:15ean, Idiarena Txistulariak eta Udal Musika Banda
  • 16:30ean, SOKAMUTURRA eta TXOTX TXARANGA kaleetan zehar
  • 19:30ean, Udal Musika Bandaren Kalejira
  • 23:00etan, Itsasi taldeko TUNTTURROAK. Mozorrotuen lehiaketa, helduentzat eta TXIMELETA eta LOS PASAI txarangak kaleetan zehar.
  • 24:00etan, PIXPILA DISCO BUS ETA DRAG QUEENEN emanaldi bikaina Enparantza Nagusian.
  • 01:30ean, MOZORRO LEHIAKETAko sari banaketak
  • 2:00etan, PIXPILA DISCO BUS ETA DRAG QUEENEN emanaldi bikaina Enparantza Nagusian

Astearte karnabala

  • 6:30ean, bandaren eskutik GOIZ ERESIA
  • 6:45ean, Idiarena Txistulariak eta Udal Musika Banda
  • 7:00etan, sokamuturra
  • 10:00etan, HERRIKO BANDA GAZTEAREN TXARANGA
  • 12:00etan, TXARANGA TXORONGOREN emanaldia
  • 16:00etan, umeentzako PARKEAK Olazko Amaren Plazatxoan
  • 16:15ean, Idiarena Txistulariak eta Udal Musika Banda
  • 16:30ean, sokamuturra eta NAHIDEKEENA TXARANGA Kaleetan Zehar
  • 17:00etan Izarraitz Pilotalekuan -Erremonte partiduak
  • 20:00etan, Zezenaren Hiletak eta NAHIDEKEENA TXARANGA Kaleetan zehar.