Habeak "herriaren erabakia errespetatu eta errepresioa gelditzeko" eskatu du

Urola-Kostako Hitza 2005ko urt. 28a, 12:01
  • "Eskubideak aldarrikatzeko mobilizazioetan ertzainen agerpena itogarria" dela salatu du
  • Ezker abertzaleak Anoetan egindako bake prozesu proposamena ekarri du gogora

Habeak "herriaren erabakia errespetatzeko" berretsi eta "herrian ematen ari den errepresioa gelditzeko" eskatu du. Ezker abertzaleak Anoetan abian jartzeko egindako bake prozesu proposamena ekarri du gogora. "Orduan konpromisoak garbi eta argi azaldu zituen eta, abenduan, Anoetan azaldutako konpromisoen jarraipen moduan Ibarretxeri eta bera sostengatzen duten EAJ, EA eta EB-Berdeak alderdiei Euskal Herriari eta herritarrei hitza emateko bidean urratsak emateko prest dagoela adierazi zion ezker abertzaleak, baldin eta gatazka luzatzen duten alderdi interesak alde batera uzteko prest bazeuden". Horren harira "Azpeitian zer gertatzen da?" galdera egin zuen atzo Habeak.

Azpeitian "ertzainen agerpena itogarria bihurtzen" ari dela salatu du Habeak, "mobilizazioetan herriko plaza armez okupatzea, mehatxuak, isekak eta probakazioa jokatzeko molde arrunta da". Herrian jartzen diren pankartak berehala kentzen direla salatu zuten, "eskubideak aldarrikatzen dituzten kartel eta pankartek bizi motza dute". Garikoitz Etxeberria Kafe-ri egingo zaion epaiketa salatzeko sansebastianetan jarritako pankartaren kasua jarri zuten adibidetzat.

Albistea Urola-Kostako Hitzan