Andoni Aranaga: "Askok lagundu didatelako dut segitzeko aukera; eskertzekoa da"

uztarria 2005ko urt. 14a, 17:01
  • Txirrindulari azpeitiarrak bere etorkizunari buruz hitz egin du 'Berria'n
  • Urtarrilaren 19an Kaikuren denboraldi-aurreko egonaldian egotea espero du

Andoni Aranaga txirrindularia itzulietan ateratzeko aukerarik gabe gelditu zen, azken aldi hartan Uztarriari argitu zion bezala. Salaketa jarri zion orduan, eta oraindik ere ez du inolako erantzunik jaso. Berria egunkariak elkarrizketa egin dio.

Aranagak korritzeko aukerarik izango ez zuela jakin zuenean lasai omen zegoen: "Kontratua genuon txirrindularioi beste talderen batean lekua bilatuko zigutela esan ziguten, orduan eta ni lasai geratu nintzen".

Gaurko egunez, ordea, oraindik ez daki zertan amaituko den guztia. "Rodriguezekin hitz egin dut eta nirearen moduko kontuez arduratzen dena astelehenean hasi omen zen lanean. Kaiku fitxa erdia ordaintzeko prest dagoela badakite Belgikan, hori zioen gutuna igorri zuten duela bi aste Belgikara. Han beste erdiaren erantzule egitea falta da. Ez dira egin, oraingoz, eta UCI egoeraren jakinean dago". Hala ere esan diotenez erabakiak bere aldeko behar du.

Uztarriarekin hitz egin zuenean asko luzatzeko "beldur" zela esan zuen, eta nahiko ari zaio luzatzen. Dena den, urtarrilaren 19an Kaikuk hasiko duen denboraldi-aurreko egonaldian han izatea espero du.

Bizikleta utzi edo ez

Bizikleta uzteko burutazioak ere izan dituela dio: "Bizikletan jarraitzeko aukera edukita, ni gustura, baina edukiko ez banu, ba aurrera egin behar da, ezin duzu burua jaten jardun uneoro".

Hala ere itxaropena du bizikletarekin jarraitzeko erantzunetan nabaritzen zaionez, eta datorren denboraldirako egutegia ere badaki. Ez hori bakarrik; Albizuz eta Ormaetxea zenaz honela dio: "Gero eta hobeto dago Albizu, eta denboraldia aurrera joan ahala gero eta hobeto egongo dela uste dut. Berak, batez ere, eta kostaldeko koadrilakook gogo itzela dugu garaipen bat lortu eta Jokini eta bere gurasoei eskaintzeko"

Irakurri elkarrizketa osorik Berrian