San Silbestre, urteko azken lasterketa

uztarria 2004ko abe. 30a, 12:12
  • Antolatzaileek 1.000 parte hartzaile espero dituzte
  • "Erraz" amaitzeko proba dela-eta jendea parte hartzera animatu nahi dute

San Silbestre lasterketa herrikoia da urteko azken proba. Herrikoia izanik giro berezia du lasterketak; Parte hartzaileek ere hala esan ohi dute. Azkoitia-Azpeitia Iraurgi Atletismo Taldeak antolatu du.

Iaz, 550-580 bitartekoa zen partaidetza kopurua (iazko sailkapena). Aurtengoan, antolatzaileek lagun biltzeko itxaropena dute. "Erraz" amaitu daitekeen proba dela diote eta jendea parte hartzera animatu nahi dute.

Orain artean izena eman ez dutenek, lasterketa hasi baino ordubete lehenago izango dute horretarako aukera. 3 euro izango da izen ematearen kostua eta dirua Urola-Kostako Hitza laguntzeko izango da. Lasterketa bukatzean, parte hartu duten guztien artean, sari ezberdinak zozketatuko dira.

San silbestre lasterketako egitaraua

  • 10:30. Benjamin neskak.
  • 10:40. Benjamin mutilak. 10:50. Alebin neskak.
  • 11:00. Alebin mutilak.
  • 11:10. Infantil neskak.
  • 11:20. Infantil mutilak.
  • 12:00. Kadete (neska-mutilak)
  • 12:00. Jubenilak (neska-mutilak).
  • 12:00. Seniorrak. (neska-mutilak).

Sariak

Maila guztietan. Lehenengo hirurei garaikurra.

Seniorretan.

  • 1. saria. Txapela, garaikurra eta 240 euro.
  • 2. saria. Garaikurra eta 150 euro.
  • 3. saria. Garaikurra eta 90 euro.
  • 4. saria. 60 euro.
  • 5. saria. 60 euro.

Bestelako sariak.

  • Bidaiak. Lau gau Barcelo Bidaiak kateko hotel batean pasatzeko.
  • Zelai talasoterapia. 50 sari talasoterapiako zirkuituan -sari bakoitza bi lagunentzako da-.
  • 100 ardo botila. Doc-To tabernak emanda.
  • Kirol materiala.
  • 150 euroko dirusaria neska eta mutilen artean errekorra egiten dutenentzat.
  • Hitza oroigarria. Zozketa eskualdeko lasterkarien artean.
  • Lasarteko krosa ikusteko 25 sarrera.
  • Juan Mugarza krosa (Elgoibar) ikusteko 25 sarrera.

Orain arteko irabazleak

  • 2001. Asier Cuevas eta Iratxe Aranburu.
  • 2002. Rafa Maritxalar eta Ixiar Urdangarin.
  • 2003. Asier Cuevas eta Iratxe Aranburu.

Orain arteko markak

Gizonezkoetan. Asier Cuevas, 25’26’’ (2003 urtea).

Emakumezkoetan. Iratxe Aranburu, 29’14’’ (2003).