Defentsa zainduz

Urola-Kostako Hitza 2004ko abe. 27a, 11:12
  • Ostegun gauean aurkeztu zen Labaka Taldie, Errezilen
  • 150 bat lagun bildu ziren: Realeko kideak, jokalari ohiak, herriko lagunak...

Mikel Aranburu, Igor Jauregi, Igor Gabilondo, Gari Uranga... Pello, Galdos, Miren, Aitzol, Miriam, Oskar...; 150 lagun izan zituen ondoan ostegunean Mikel Labaka Realeko defentsa azpeitiarrak, Errezilgo jatetxe batean, Labaka Taldieren aurkezpenean. "Hasieran 40 bat lagun biltzeko asmoa geneukan", zioten antolatzaileek. Ekitaldi polita egin zioten: aurreskua, bertsoak, hari buruzko bideoa, marrazkia... Taldea Azpeitian, Orkatz tabernan biltzen da, asteazkenez, 19:30ean.

www.urola-kostakohitza.info