Izotz pista jarriko dute Gabonetan

Urola-Kostako Hitza 2004ko abe. 14a, 17:12
  • Betharrametan jarriko dute datorren astelehenetik aurrera
  • Udaleko Industria, Merkataritza eta Turismo batzordea eta UEME eta Alde Zaharra merkatarien elkarteen artean antolatu da

Hona hemen Urola-Kostako Hitzak dakarren berria:

Datorren astelehenetik urtarrilaren 9a bitartean izotz pista jarriko dute Betharramdarretako jolas lekuan.

Udaleko Industria, Merkataritza eta Turismo batzordea eta UEME eta Alde Zaharra merkatarien elkarteen ekimenez jarriko da.

Ordutegia

Astegunetan:

  • Goizez, 10:00etatik 13:00etara izango da zabalik.
  • Arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara artean.

Larunbatetan:

  • Goizez, 10:00etatik 13:00etara
  • Arratsaldetan, 15:00etatik 00:00etara egongo da irekita.

Igandetan:

  • Goizez, 10:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldez,16:00etatik 20:00etara irekiko da.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, 17:00etatik 00:00etara eta urtarrilaren 6an 16:00etatik 20:00etara.