Azpeitiarrak irabazle teniseko txapelketan

Urola-Kostako Hitza 2004ko abe. 13a, 19:12
Tenisean aritu ziren bi herrietako partaideak elkarrekin.

Bergarakoak mendean hartu zituzten Azkoitian jokatutako jardunaldian

Azpeitiko taldeak Bergarakoa mendean hartu zuen herri arteko teniseko txapelketako jardunaldian. Larunbatean jokatu zen, Azkoitian Txerloiako tenis pistetan. Agustin Quintanak 6-2 eta 6-2 irabazi zuen, eta Mikel Perezek ere garaipena lortu zuen, 6-1 eta 6-1. Bikoteen arteko partidan, Asier Oiarzabal eta Agustin Quintana 6-2 eta 6-2 nagusitu ziren.