Jose Luis Feok irabazi du XV. Udazkeneko Argazki Rallya eta IX. Mendiko Argazki Rallya

uztarria 2004ko abe. 9a, 18:12
  • Diapositiba emanaldia eta sari banaketa datorren larunbatean, Abenduak 11n, 19:00etan izango da Aitonenako aretoan.

Lagun Onak M.B.aren babesean eta Azpeitiko Argazki Elkartearen ardurarekin antolaturiko XV. Udazkeneko Argazki Rallya eta IX. Mendiko Argazki Rallyaren sariak nori eman erabaki dute. Helduen artean Jose Luis Feok irabazi du. Lehen azpeitiarra Angel Mari Etxeberria izan da. Gazteetan, berriz, Jon Iparragirre izan da irabazlea. Guztira, 69 partaidek aurketu dituzte eginiko lanak.

Sailkapena

Helduetan

  • 1.Saria: 180 euro eta garaikurra, 22 zenbakidun bildumari. Egilea: Jose Luis Feo
  • 2. Saria: 150 euro eta garaikurra, 39 zenbakidun bildumari. Egilea: Mikel Zengotita
  • 3. Saria: 120 euro eta garaikurra, 24 zenbakidun bildumari. Egilea: Juan Mari Ibarzabal
  • Herriko 1. sailkatuari: 90 euro eta garaikurra, 2 zenbakidun bildumari. Egilea: Angel Mari Etxeberria
  • Argazki onena: 60 euro eta garaikurra, 21 zenbakidun bildumako,”Librea” gaiko argazkiari. Egilea: David Rodriguez

Gaztetxoetan

  • 16 urtez beherako aurrenari: 30 euroko balea eta garaikurra, 57 zenbakidun bildumari. Egilea: Jon Iparragirre
  • 16 urtez beherako 2. sailkatuari: 18 euroko balea eta garaikurra, 68 zenbakidun bildumari. Egilea: Garazi Odriozola
  • 16 urtez beherako 3. sailkatuari: 12 euroko balea eta garaikurra, 4 zenbakidun bildumari. Egilea: Ainhoa Juaristi