'Nemesioren elefantea' haurrentzako liburua idatzi du Pako Aristik

uztarria 2004ko aza. 26a, 16:11
  • Zirku batetik ihes egin duen elefante baten gorabeherak kontatzen ditu
  • Elkar argitaletxearen bidez argitaratu du

Pako Aristi urrustildarrak Nemesioren elefantea izenburua duen liburua argitaratu du, Jokin Larreak ilustratuta eta Elkar argitaletxeak lagunduta. Kuku bildumaren barruan argitaratu du umeentzako Elkarrek, Bernardo Atxagaren Zuk-zuk eta Goretti Vadilloren Jon eta Noj, galaxia eta mundua liburuekin batera.

Liburuan, zirku batetik ihes egin duen elefante baten gorabeherak kontatzen ditu Aristik. Nemesio mutikoa eta elefantea lagun egingo dira ihesaldi horretan. Aurrez ere Nemesioren berri eman zuen Aristik Nemesioren itzala liburuan, beraz, irakurleek badute haren berri.