Haurren danborradan aterako den karroza aukeratzeko lehiaketa antolatu da

uztarria 2004ko aza. 22a, 18:11
  • Azaroaren 30erako aurkeztu beharko da aurreproiektua
  • Ordezkaritza udaletxeko eta dekoradore eskolakoek osatuko dute

Azpeitiko Udalak haurren danborrada apainduko duen karroza aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Udalak izendatutako bost pertsona egongo dira epaimahaian. Ordezkaritza Udaletxe eta dekoradore eskolakoek osatuko dute. Gaia, Maristak (1904/05-1964/65), On Manuel Ferrer irakaslearen lana goraipatuz, eta Institutu Laborala (1955-1997) Azpeitian izatea aukeratu dute.

Lehiaketarako oinarriak honakoak dira:

  1. - Nahi duen edonork, pertsona nahiz taldek, parte har dezake, baina, soilik proiektu bat aurkez daiteke.
  2. - Lanak edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.
  3. - Proiektuek, nahi eta nahiez, sortu berriak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak. Baldintza hori ez betetzearen ondorioz gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean egileak izango du erantzunkizun osoa.
  4. - Karrozaren neurriak ondorengoak dira: 2,80m zabalera x 3,85m luzera.
  5. - Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko sobre batean egilearen datuak zehaztuko: NAN, zuzenbidea, telefonoa eta kurrikuluma.
  6. - Aurreproiektuak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaitzen da. Epaimahaiak erabakia emango duen eguna beste batean jakinaraziko da.
  7. - Proiektuak, helbide honetan aurkeztuko dira:

Azpeitiko Udala

Festa Batzordea

Enparantza Nagusia, 5

.20730 AZPEITIA

Telf: 943-15.70.68

  1. - Aurkeztutako proiektuen artean bakar bat aukeratuko da eta bere errealizaziorako adjudikatuko.
  2. - Planoak, bozetoak, aurrekontu zehaztu bat eta gehienez A-4ko bi orrialdetan azaldutako memoria bat aurkeztu beharko dira. Aurrekontuak ezingo du izan 7.800,00 € baino gehiagokoa.
  3. - Lehiaketaren irabazleak 1.202,00 €jasoko du sari gisa.
  4. - Lehiaketa hutsean gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako proiektuek ez badute behar adinako kalitate edo baliorik.
  5. - Oinarri horiek eta bere baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak ez dira onartuak izango.
  6. - Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri horiek onartzea esan nahi du.
  7. - Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri horietan agertzen ez diren arazo guztiak eta erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak karrozaren ejekuzio garaian jarraipen lanak egingo ditu. Lan proiektuak epaimahaiaren oniritzia eduki beharko du ordainketa osoa jasotzeko.