Indarkeriaren Aurkako Topaketak antolatu ditu Udalak

uztarria 2004ko aza. 17a, 17:11
  • Indarkeriaren aurrean hausnarketa lortu asmoz bi hitzaldi antolatu ditu
  • 'Bullying'-az eta etxeko indarkeriaz mintzatuko dira

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak Indarkeriaren Aurkako Topaketak antolatu ditu. Helburua, indarkeriaren inguruko hausnarketa egitea du.

Bi hitzaldi antolatu dituzte helburua lortzeko. Batean, bullying-a izango da mintzagaia, eta bestean, etxeko indarkeriaz eta balizko irtenbideez arituko dira.

Egitaraua

Azaroak 22, astelehena

  • Gaia: Bullying
  • Ordua: 15:15etik 16:45era.
  • Lekua: Aitonena I-ean.
  • Hizlaria: Ramon Alzate (EHUko katedraduna "Gatazken analisietan eta irtenbideetan").

Azaroak 23, asteartea

  • Izenburua: Emakumeen aurka, zergatik gauzatzen da indarkeria? Beti egiten den galdera.
  • Ordutegia: 15:15etik 16:45era.
  • Lekua: Aitonena I-ean.
  • Hizlaria: Nilda Susana Gorvein (Fammiliako zuzenbidean eta familia-terapian abokatu espezializatua). Zumarragako Eraldatzen erakundeko lehendakaria (Emakumeen alde lan egiten duen erakundea).

Bi hitzaldiak gaztelaniaz izango dira.