Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Ertzaintza "kontrolatzeko" esan dio EAJri

uztarria | Taldeak | Artikulua
2004-11-15 16:11

  • Larunbatean emandako prentsaurrekoan, "Espainiako eta Frantziako estatuek Euskal Herriaren eskubide zibilak eta politikoak ukatu eta zanpatzen" dituztela esan zuten
  • Herriko eta herritarren kasuen txostena banatu zuten

Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak larunbatean prentsaurrekoa eman zuen, "Espainiako eta Frantziako estatuek eskubide zibilak eta politikoak ukatzen eta zanpatzen" dituztela esanez, eta horren hainbat adibide emanez. "Gatazka politikoari irtenbidea eman beharrean, errepresioz eratzuten diete herri honen aldeko aldarrikapenei; atxiloketak, mihaketak, torturak... erabiliz".

"Azpeitian estatuek darabilten ofentsiba errepresiboa EAJk bideratzen" duela zioen AAMek. "Horretarako, euren aginduetara dagoen Ertzaintza erabiltzen dute. Horren adibide dira ondoren aipatuko diren kasuak, eta egun hauetan kalean Ertzaintzak darabilen jokaera, manifestazioak oztopatuz, kartelak kenduz, gazteak identifikatuz, mehatxatuz...".

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik "dei" bat egin zioten ondoren EAJri: "Errepresioa gelditu eta euren Ertzaintza kontrolatu dezala. Ertzaintza hau ez baita herriarena".

Hona hemen larunbatean AAMek banatu zuen txostena:

"Epaiketak izan dituzte edo dilijentziak irekirik epaitegietan

—Miren Odriozola Udalbiltzako kide izateagatik Audientzi Nazionalean dilijentzia ireki diote.

—Andoni gazte azpeitiarra Donostiko manifestazio batean parte hartzeagatik Ertzaintzak atxilotua.

—Hauteskunde egunean PSOEko zinegotziaren aurrean protesta egiteagatik bi gazte epaituak Azpeitiko epaitegian.

—Elegante Egunean Azpeitiko alkate ohi den Bastidarekin izandako tirabira batzuen ondorioz herriko 9 gazte epaituak Donostiko Auzitegi Probintzialean. Bina urteko kartzela zigorra eta isuna.

—Zinegotzi kargua hartzeko egunean izandako liskarrengatik bi gaztek dilijentziak irekirik dituzte epaitegian.

25.000 euro isunetan

—Mobilizazioetan parte hartzeagatik.

—Manifestazioetan parte hartzeagatik.

—Pankartak jartzeagatik.

—Kartelak jartzeagatik.

—Mobilizazioarako deialdiak egiteagatik.

—Eta abar.

Salatu, era berean

—Guardia Zibilak eta Ertzaintzak astean batez beste 4 kontrol jartzen dituzte herriko sarrera-irteeretan.

—Espainiako Poliziak lau etxebizitzetan eginiko asaltoak eta erregistroak.

—Lehengo ostegunean Ertzaintzak egin zuen okupazio poliziala. Intsumisio eguneko mobilizazioa eragotzi zuen.

—Identifikazioak.

—Mehatxuak.

—Jarraipenak.

—Gorputz polizial ezberdinek ematen duten kontrol soziala.

—Manifestazio ukapenak eta etengabeko probokazioak.

Hori guztia, Espainiako eta Frantziako estatuek Euskal Herriaren aurka urteetan zehar darabilten estrategia errepresiboaren barnean kokatzen dugu".

Bidali:  

Erantzunak

jun | 2004-12-12 : 17:12

hemen ikusten da nor dominatzen dituzten poliziak pp-psek eta hauek elkart indenpendentista denak kartzelatzen ari dira nadrili etzaiolako gustatzen euskadiko independentzia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa