Nagore Aranburu: "Erdaraz antzeztea tokatzen zitzaidanean, zailtasunak izaten nituen"

uztarria 2004ko aza. 11a, 16:11
  • Jendeak bidalitako 13 galderari erantzun die antzerkian dabilen azpeitiarrak Matraka aldizkarian
  • Antzerkia egiterakoan ez dela diruarekin pentsatzen esaten du

Nagore Aranburu aspaldidanik dabil antzerkigintzan. Hala ere, fama telebistak eman dio bertan egindako agerraldiengatik, dela Sorginen Laratza-n, dela *Maité edo Jaun eta Jabe telesailetan. Berria-ren Matraka* gazteen aldizkariak elkarrizketa egin dio jendeak bidalitako galderen bitartez.

Esate baterako, euskaragatik edo emakumea izateagatik inolako oztoporik bilatu al duen galdetu diote eta biei ezezkoa erantzun die. Edo euskarazko antzerkia molde komertzialetara lotua ez al dagoen... Elkarrizketa irakurri nahi bada hemen dago aukera.