Iraurgikoen lana ideia-lehiaketan aukeratua

Urola-Kostako Hitza 2004ko aza. 11a, 10:11
  • Lana hamabost onenen artean aukeratu dute
  • Lanak azaroaren 14an EAEko hiru hiruburuetako zientzia museotan egongo dira ikusgai

Iraurgi ikastetxeko ikasle talde batek egindako ISEB (Indarkeria Sexistatik Emakumea Babesteko) lana, Elhuyar eta Saretekek antolatutako III. Zientzia eta Teknologiaren asteko mikroteknologia eta nanoteknologia ideia-lehiaketan hamabost onenen artean aukeratu dute.

Aukeratutako lanak igandean EAEko hiru hiriburuetako zientzia museoetan egongo dira erakusgai. Argazkian, lana egin duten Iraurgiko ikasleak ageri dira: Garikoitz Zubizarreta, Iñigo Esnaola, Iñaki Uranga eta Alex Olaizola.