Gotzon Aranburu astelehenean epaituko dute

uztarria 2004ko aza. 5a, 20:11
  • 65 urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote
  • 2002ko abendutik dago preso

Gotzon Aranburu azpeitiarra astelehenean epaituko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. 2002ko abenduan atxilotu zuten Aranburu Jesus Mari Etxeberriarekin batera, ustez ETAko kidea delakoan, Guardia Zibilen kontrol baten ondoren tiroketa izan eta gero. Tiroketan polizia bat hil eta Aranburu larri zauritu ziren. Orain arte Valentzian Valencia III kartzelan egon da. 65 urteko kartzela zigorra eskatzen diote.