Laxaro Azkuneren irratiko ibilbidea dator Uztarria aldizkariaren azken zenbakian

uztarria | Taldeak | Artikulua
2004-11-05 16:11

  • Horrez gain, 'bullying'-a, Jose Luis Iriarte senatari ohiari elkarrizketa, sagardoa sortzeko lanak... daude
  • Euskara atalean: gida baimena euskaraz ateratzeko dauden zailtasunak

Uztarria aldizkariaren 56. zenbakia argitaratu dugu, azarokoa. Bertan jorratu diren gaien artean nagusia Laxaro Azkuneri egindako elkarrizketa da.

Azkune 21 urtez Herri Irratian aritu da lanean. Irailaren 6an agurtu zituen entzule izan dituenak. Bitarte horretan gertaturiko pasadizoez, une gozo eta garratzez dihardu Uztarria aldizkarian.

Bada beste elkarrizketa bat. Jose Luis Iriarte EAJren senataria izan zen Madrilen 1979. urtean. Garai berriak ziren orduan, Franco hil ondorengoak hain zuzen. Estatutua jarri nahi, euskal alderdi politikoen egoera... garaiok gogoratzeko aukera zabaltzen da.

Azkenaldian eta ezbehar baten ondorioz gurasoak eta irakasleak arduratuta dituen bullying-ari buruzko erreportaia landu da eta Izar Arregi psikologoaren iritziak jaso ere bai.

Sagardo garaia

Sagardozaleak direnentzat nola sortzen den jakiteko prozesua argazki bidez erakusten da. "AƱota sagardotegian":http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2004/56/04/index_html izan da Uztarria lan horren testigantza izateko.

Ohi den moduan iritzien atalean herriko gaien inguruan aritu dira iritzi-emaileak. Euren artean berri bat: Xabi Borda. Bi hilean behin izango du aukera Bordak iritzia emateko.

Gida baimena gazteleraz ateratzen da Azpeitian. Hori dela eta, azterketa egitea pentsatuta, horren zergatia eta euskarak esparru horretan dituen zailtasunak argitu dira Euskara atealean.

Aldizkaria webean irakurtzeko aukera ere badu nahi duenak. Hemen klikatu besterik ez du: "Aldizkaria": http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2004/56

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa