Jabi Agirre kartzelaz aldatu dute

Uztarria.eus 2004ko aza. 4a, 12:11
  • La Santetik Moulins-Yzeure espetxera eraman dute azpeitiarra
  • Moulins-eko kartzela Azpeititik 710 kilometrora dago

Jabi Agirre preso azpeitiarra egunotan kartzelaz aldatu dute. 2003ko urtarrilean Frantzian atxilotu egin zuten, eta ordutik hango kartzelatan egon da. Orain La Santeko espetxetik Moulins-Yzeure kartzelara aldatu dute; etxetik 710 kilometrora dago.

Etxetik urrun eta hara joateko nahiko zail dagoela diote Azpeitiko Askatasunekoek: "Trenez joateko gaizki dago, Paristik behera dagoelako kartzela, eta errepidez joateko ere nahiko traba". Interneteko orrialde batzuetan esaten denez, "diziplina gogorreko" espetxea da.

Orain dela bi aste Xabier Etxeberria Txapi azpeitiarra ere aldatu zuten kartzelaz (Jabi Agirrerekin batera atxilotu zuten). Orain Frantziako Tolosako Mureten dago, etxetik 349 kilometrora, lehen aldean gertu (lehen Parisen zegoen, 1.000 kilometrora).

Biak joan den ekainaren 28an epaitu zituen Frantziako Justiziak, eta zortzina urteko kartzela zigorra jarri zieten.

Jabi Agirreren helbide berria honakoa da:

Javier Aguirre 10614
Moulins-Yzeure
Maison Centrale b.p. 41
Les Godets 03400 Yzeure Cedex