Zatoz Uztarriaren bazkarira! Eman izena gaur edo bihar!

Uztarria 2004ko urr. 23a, 21:10
  • Bihar (asteartea) da izena emateko azkeneko eguna; larunbatean da bazkaria, Añotan
  • Izena emateko lekuak: Uztarria, Zuhatz, Pastorkua, Eguzkitza eta Sanjuandegiko Aitonena

Uztarriak aldizkariaren 5. urteurrena ospatzeko, bazkaria egingo du larunbatean (urriaren 30ean), eta bihar (asteleartea) da azken eguna izena emateko. Jendea ari da izena ematen, eta giro ona egongo da larunbatean (trikitilariak ere izango dira, bertsolariak...).

— Bazkaria noiz. Urriaren 30ean (larunbata).

— Ordua. 14:00etan.

— Tokia. Añota.

— Izen-ematea non. Uztarria (943 15 03 58), Zuhatz, Pastorkua, Eguzkitza eta Sanjuandegiko Aitonena.

— Prezioa. 22 euro. Langabetuek eta ikasleek, ordea, 12 euro. (kopak ez dira prezioan sartzen).

— Izena-emateko azken eguna. Bihar (urriak 26, asteartea).

Animatu, lagun, eta zatoz bazkarira Uztarria aldizkariaren 5. urteurrena ospatzera!

Liburuaren aurkezpena aurretik

Bazkariaren aurretik, Uztarriak Euskarazko prentsa eta Azpeitia liburua aurkeztuko du, Uztarriak berak egina.

12:00etan izango da, Aitonena I-en. 176 orrialdeko liburua da, eta Uztarriako bazkideek (996 dagoeneko) aurkezpena baino lehen etxean jasoko dute.