Denok Bilbora!

Kosta Urolako LAB 2004ko urr. 22a, 18:10
  • Urriaren 23an, bihar, Bilbon izango den manifestaziora joateko dei egiten du Kosta Urolako LABek
  • Autobusak antolatu dituzte; Etxe-Zuri aurrean 15:30ean aterako da

Burujabetza ekonomikoa eskatzeko manifestazioa antolatu du Kosta Urolako LAB-ek. Bertara joateko, berriz, autobusak jarri ditu. Azpeititik 15:30ean aterako da Etxe-Zuri aurretik. Hona hemen manifestazioa antolatzeko sindikatuaren arrazoiak:

"Euskal Herriak burujabetza ekonomikoa behar du"

"La Navalen gatazkak berriro ere erakusten digu marko estatutarioa gainditu beharra daukagula. Politika ekonomikoan ahalmen osoa aldarrikatu behar dugu, gure ehun produktiboa, behar diren azpiegiturak eta industria politika antolatu eta garatzeko, baita sektore politikak, inbertsiorako estrategiak eta diru publikoaren asignazioa Europarekin zuzenean negoziatzeko ere.

Burujabetza exijitzea modu bakarra da gure garapen ekonomikoa eta gure herriaren etorkizuna erabaki ahal izateko.

Eragile politiko eta sozial guztiei eta euskal herritar osoari, gure sindikatuak urriaren 23an Bilbon deitu duen manifestazioan parte hartzera gonbita egin nahi diegu. La Naval, Babcock, enpresa osagarriak... ez itxi! Burujabetza ekonomikoa Euskal Herriarentzat".