Xabier Etxeberria 'Txapi' Tolosako Muret espetxera aldatu dute

uztarria 2004ko urr. 20a, 19:10
  • Azpeititik 349 kilometrora dago kartzela, Frantzian
  • Ekainean, zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion Frantziako Justiziak

Xabier Etxeberria Txapi preso politiko azpeitiarra Farntziako Tolosa herrian dagoen Muret espetxera aldatu dute. Orain artean, Fresnesen egon da, herritik 911 kilometrora. Orain 349 kilometrora dago.

Txapi, Jabi Agirre azpeitiarrarekin batera, ekainaren 28an epaitu zuen Frantziako Justiziak, eta zortzi urteko kartzela zigorra jarri zieten. "Helburu terroristak dituen gaizkile taldeko kide" izateagatik, armak izateagatik eta agiri zein matrikula faltsuak edukitzeagatik ezarri zien zigorra Frantziako Justiziak.

2003ko urtarrilean atxilotu zituzten biak, Frantzian, elkarrekin zeudela. 2001eko urrian egin behar izan zuten hanka herritik.