Xabier Ormazabal, 'Takolo beka' jaso zuena, hilik aurkitu dute Cho Oyun

uztarria 2004ko urr. 18a, 22:10
Xabier Ormazabal (
  • Denda barruan hil zela gezurtatu dute
  • Erreskatea egiteko aukerarik dagoen aztertu behar dute

Iazko Takolo beka irabazi zuen Xabier Ormazabal 23 urteko urretxuarra hil da Cho Oyun. Hilaren 13an gailurrera iritsi zen eta bi egun beranduago, 15ean hain zuzen, hilik agertu zen. hasierako iturrien arabera denda barruan aurkitu zuten Ormazabal baina gezurtatu egin dute. Sherpa batek soka finko baten bukaeran eserita bilatu zutela adierazi zuen IƱaki Alvarez mendizale urretxuarrak. Alvarezen hitzetan, "Xabik soka finkoan rapelatu zuela pentsatzen dut, atseden hartzera eseriko zen eta nekeak jota lo gelditu zelakoan nago. Orduan, haren taupadek eta gorputzeko tenperaturak behera egingo zuten eta izoztuta zendu zen".

Erreskate zaila

Berria egunkarian diotenez, "erreskatea oso zaila" dago. Aurrena, aztertu egin behar da Cho Oyu mendia ze egoeratan dagoen, elurrolde arriskua, eguraldia, mendizalea egon litekeen inguruko zehaztasunak... eta horrek denbora beharko du. Bizpahiru aste gutxienez.

Horrez gain, gorpua Tibeten dagoenez Txinako armadari eskatu behar omen zaio laguntza eta nonbait ez dute laguntza emateko ohiturarik. Bestalde, helikoptero batek ezin du 7.800 metrotara igo eta hori ere oztopo izan daiteke erreskatea gauzatzeko.

Azkune eta Errazurekin Shisha Pagman

Duela gutxi webgune honetan albiste zen Ormazabal Ibon Azkunerekin eta Jesus Mari Errazurekin Shisha Pagman izana zelako. Elkarrizketa ere egin zitzaion beka irabazi zuenean.

Albistea Berriaren webguneak dakar