Azpeitiko Zine Kluba ostiralean hasiko da 'Big fish' filmarekin

uztarria 2004ko urr. 14a, 17:10
  • Guztira 18 emanaldi eskainiko ditu: 11 helduentzat eta 7 umeentzat
  • Bazkide egin daiteke 20 euroren truke

Azpeitiko Zine Klubak denboraldi berriari ekingo dio ostiralean. Aurtengo emanaldiei hasiera emateko Tim Burton zuzendariaren Big fish filma aukeratu dute.

Azpeitiko Zine Klubak antolatutako emanaldietara joateko, sarrera bertan ordaindu, edo bestela, bazkide egin zaitezke 20 euroren truke. Aurten helduentzat 11 emanaldi antolatu dituzte eta umeentzat, berriz, 7.

Bazkide egiteko Soreasuko lehiatilan, Arenas argazki dendan edo Kilikolor kopistegian izena eman besterik ez da egin behar.

Big fish

Ostiralean emango den filmari buruz aurrerapen bat eman dute Azpeitiako Zine klubekoek: "Filme hau ezingo genuke adjektibo batekin parekatu. Imajinazioa, fantasia, sinestezina, handia... Aldiz, besteen begietan ikuskizunak sortuko duena ezingo dugu antzeman, ikusten duguna ezingo dugu sinestu. Pertsonak pertsonai bihurtzen dira, istorioak kontu. Errealitatea ez da existitzen. Aliziaren munduaz dabilela dirudi baina ez, berea da".