Kirolerako diru laguntzak eskatzeko epea ireki da

uztarria 2004ko urr. 8a, 20:10

Denboraldia irailean hasten zaien kirol-taldeek urriko hila izango dute eskaerak aurkezteko azken aukera eta urtarrilean hasten zaienek, aldiz, urtarrila

Azpeitiko Udalak jakitera eman duenez, kirol taldeen artean "ohizko eta ohiz kanpoko dirulaguntza zuzenak lortzeko oinarriak onartzen dituen agintaraua" banatu da.

Horren arira, kirol taldeei honako oharra adierazi zaie Udaletik: "Denboraldia irailetik ekainera bitartean egiten duten kirol taldeei urriaren azkenean amaituko zaiela eskaerak aurkezteko epea eta beren denboraldia urtarriletik abendura bitartean egiten dutenei, berriz, urtarrilean".

Aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera beste erantsi bat aurkeztu behar da, eta erantsi hori "berehala" bidaliko zaiela esan du Udalak. Inork lehenbailehen behar izanez gero, udaletxean eska dezaketela adierazi dute.