Kultur ekintza ugari III. Kulturaldian

uztarria 2004ko urr. 6a, 19:10
  • Uztarria Kultur Koordinadorak antolatuta, azpeitiarren parte hartzearekin bertsoak, poesia, musika, antzerkia, erakusketa eta liburuen aurkezpenak izango dira urrian zehar

Uztarria Kultur Koordinadorak III. Kulturaldia antolatu du. Hil honetan zehar hainbat ekimen egingo dira, herritarrek osatutako lanekin.

Kulturaldiaren helburua herriko kultur-dinamika da, hau da, kultur-sorkuntza areagotzea, berpiztea eta indartzea. Eta hori lortzeko herriko taldeei protagonismoa eta baliabideak ematea ahalbidetu nahi dira.

Ekitaldi batzuk propio Kulturaldirako prestatu dira, berriak eta orijinalak dira. Herriko taldeek elkarlanean eginiko lanak ikusiko dira, esaterako: batetik, Doinu zahar bertso berri izenburupean kitarrista taldearen eta Erniarraitz Bertsozale Elkartearen artean eginikoa eta bestetik, rock taldeen eta Literatuztaren artean osatutakoa.

Hori da kulturaldia azken batean: kultura parte-hartzailea, herritarra eta sortzailea. Baina herriak kultur azpiegitura eskasia du eta hori nabari egiten da horrelako ekintzak antolatzeko garaian eta dirudienez, epe motzera begira, ez du soluzio egokirik. Honenbestez, ekitaldiak tabernatan eta kalean egingo dira.

Egitaraua

Urriak 8, ostirala. Zuri & beltz taldearen jazz kontzertua. Olatz Prat azpeitiarra da abeslaria.

Urriak 9, zapatua. Bertso afari extraofiziala, Lagun Onak M.B.ren tabernan, 20:30ean. Joxe Agirre, Joxe Lizaso eta bertsolari sorpresa arituko dira kantari.

Urriak 15, ostirala. Doinu zahar bertso berri. Kitarrista taldearen eta Erniarraitz Bertsozale Elkartearen arteko emanaldia. Onatz tabernan, 22:30ean.

Urriak 21, osteguna. Xabier Borda azpeitiarraren Birika zatiak liburuaren aurkezpen-errezitaldia. Sindikatu Zaharrean, 21:00etan.

Urriak 22, ostirala. Rock taldeen eta Literatuzta taldearen arteko emanaldia. Udaletxe azppian, 22:30ean.

Urriak 23, zapatua. Lakrikun-en 10. urteurrena antzezlana. Lakrikun taldeak eskainia. 20:00etan, herriko plazan. Ondoren, luntxa egongo da.

Ttakunparen kontzertua plazan, 22:30ean.

Urriak 30, zapatua. Euskarazko prentsa eta Azpeitia. Euskarazko prentsari buruzko liburuaren aurkezpena. Uztarriako bazkideen bazkaria, Uztarria aldizkariaren 5. urteurrena ospatzeko. Izena Uztarrian eman daiteke.

Eta urriaren 4tik 22ra bitartean Argazki Elkartekoek eginiko lanen erakusketa eskainiko dute Antxieta Etxean. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.