Miren Odriozolak eta Xarlo Etxezaharretak akusazioak ukatu dituzte Garzonen aurrean

uztarria 2004ko urr. 6a, 18:10
  • Udalbiltzako 21 auziperatuak igaro dira Garzon epailearen aurretik
  • ETAko kide izatea eta erakunde armatuarentzat dirua biltzea leporatzen diete

Garzon epaileak auziperatu dituen Udalbiltzako 21 kideek, tartean Miren Odriozola azpeitiarrak eta Xarlo Etxezaharreta Hazpandarrak, akusazioak ukatu dituzte, gaur Madrilen.

Garzon epaileak ETAko kide izatea eta erakunde armatuarentzat dirua biltzea leporatzen die. Akusatuek eginiko lanak "guztiz demokratikoak, zilegiak eta publikoak" direla esan dute, Gara egunkariak dakarrenez.