Iraurgi S.B.-ek batzar irekia egingo du gaur

uztarria 2004ko ira. 29a, 18:09
  • Elkartea osatzen duten gaztetxoen gurasoentzako izango da, Enparan Dorretxean, arratsaldeko zazpi eta erdietan

Iraurgi Saskibaloi taldeak batzar irekia emango du gaur, asteazkenean, Enparan Dorretxean, Diario Vascon jartzen duenez. Infantil eta alebin mailako neska-mutilen gurasoentzako izango da eta helburua 2004-2005 denboraldiko helburu eta antolakuntzak azaltzea du.

Aurtengo denboraldirako 5 talde berri izago ditu Iraurgik eta guztira 15. Horietatik zazpiek federatutako mailetan jokatuko dute eta gainontzeko zortziek jokalariak hobetzeko helburua duten ligetan.