Lagun Onak M.B.-k Gipuzkoako itzulia antolatu du

Uztarria.eus 2004ko ira. 14a, 14:09
  • Lau egunetan burutuko den itzulia izango da; urriaren 9an hasi eta 12an amaitu
  • Gehienez 30 lagunek hartu ahal izango dute parte

Lagun Onak Mendi Bazkunak Gipuzkoako itzulia antolatu du. Urriaren 9, 10, 11 eta 12 egunetan egingo da eta gehienez ere 30 lagunek parte hartu ahal izango dute. Urriaren 9an, larunbatean, goizeko zazpietan aterako dira asteartean itzultzeko.

Ibilaldia lau etapatakoa izango da (egunero gutxi-gorabehera 10 orduko itzuliak izango dira):

  1. Etapa. Azpeitia-Abaltzisketa.
  2. Etapa. Abaltzisketa - San Adrian.
  3. Etapa. San Adrian – Elgeta.
  4. Etapa. Elgeta – Azpeitia.

Irailaren 20tik aurrera emango dute izena emateko epea.